Eingeinke elkarteak antolatutako lehiaketak betiko modu berbera jarraituko du, hala ere, aurten berrikuntzak ere prestatu dituzte edizio berezia izan dadin. Alde batetik, inoiz baino sari potoloagoak jarri dituzte irabazleentzat, eta beste aldetik, bi sail egongo dira berrikuntza moduan; helduena eta gazteena izango dena.
Partaideek jakin beharrekoa
Urtero moduan, 09:30ean Ibarraundi museoan elkartuko dira partaideak. Bertan, gai bat, hainbat ezaugarri eta bete beharreko baldintzak helaraziko zaizkie, eta Eskoriatzako txoko ezberdin batzuk emango zaizkie, beraien lanetan sartu beharko dituztenak.
Gehienez lau minututako ikus-entzunezko bat egin beharko dute: ideia pentsatu, grabatu eta muntatuz, jarritako ezaugarriak betez, eta 19:00etan entregatu beharko dituzte lanak parte-hartzaileek.
09:30etatik 19:00ak arte Ibarraundi museoa libre izango dute beraien lanak editatzeko, 20:00etan, berriz, luntxa izango da, eta 21:30ean lanen proiekzioa eta sari banaketa Zaldibar antzokian.
Sari nagusia, 500 eurokoa izango da, bigarren saria, berriz, 250 eurokoa eta publikoaren saria, urdaiazpikoa eta ardo botila izango dira.
Gazteen saila berrikuntza
Aurtengoan bi sailetan banatuko da rallya: 12 eta 16 urte bitartekoendako estreinatuko den Gazte Saila eta seigarren urtez datorren Helduen Saila.
Gazteen sailean, 17:00etan aurkeztu beharko dituzte lanak eta 19:00etan lanen proiekzioa eta sari banaketa egingo dira. Lanak, berriz, telefono mugikorraz edo tabletaz grabatu eta editatu beharko dituzte, eta ediziorako, PowerDirector Androiderako APP-a erabili beharko dute.
Sari hauek jasotzeko aukera izango dute gazteen saileko partaideek: Lehenengo saria 100 eurokoa izango dena, eta bigarren saria, berriz, 50 eurokoa izango dena.
Informazioa eta izen-ematea
Izen-ematea zabalik dago, eta horretrako: Ti tau! ren web orrialdean egin beharko da: Hemen linka: titaulehiaketa.wordpress.com
Oharra: Ikus-entzunezkoa grabatzeko eta muntatzeko erabili beharreko tresnak parte-hartzaileek eraman beharko dituzte.