Lan-mundua, 4.0 industria eta zibersegurtasuna hizpide Amaia Antzokian

Jokin Guridi 2017ko mai. 25a, 12:46

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza graduko ikasleen diploma banaketa ekitaldiaren barnean SENER enpresako Unai Lopez, Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxa eta Carlos García, Arrasateko alkate Maria Ubarrechena eta Mondragon Korporazioko Juan Mari Palencia izango dira lan-munduaren, 4.0 industriaren eta zibersegurtasunaren inguruko solasaldian.

Bihar, maiatzaren 26a, banatuko dituzte Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako graduko 2015/2016 promozioko diplomak Arrasateko Amaia Antzokian, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Unai Lopez, SENER enpresako Ingeniaritza Aeroespazialeko eta Sistematako zuzendari nagusiak, Unibertsitatetik lan mundura, etengabeko loturan murgilduta izeneko hitzaldia emango du.

Honekin batera, ekitaldian zehar, 4.0 industriari eta zibersegurtasunari buruzko solasaldia egingo dute Unai Lopezek berak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak, Goi Eskola Politeknikoko lehendakari eta MONDRAGON Korporazioko Osagaien Dibisioko lehendakariorde Juan Mari Palenciak, eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile Carlos Garciak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak