"Egia esan ez dugu taldea askorik ezagutzen. Badakigu kalitatea duten bizpahiru jokalari dituztela, eta hegaletatik min egiteko gaitasuna daukatela. Baina, taldearekin egin ditudan zazpi urte hauetan ez dugu Urnietaren kontra jokatu, horrenbestez, ea zer nolako partidua jokatzen dugun", adierazi du taldeko entrenatzaile Andoni Ezkurrak.
Kopa erronka moduan hartu zuten zuri-moreek, partiduz partidu joateko asmoarekin, eta azkenera arte iritsi dira: "Finalak irabazteko jokatzen dira, eta asmo horrekin zelairatuko gara, baina orain artekoa saria izan da". Bada, Arrasateko neskek zaleak animatu gura dituzte: "Autobusa jarriko dugu zaleendako eta gu autoz joango gara, jendeak interesa erakusten badu hori da asmoa". Bada, Beasainera joan gura duenak dei dezala 645 82 72 17 telefono zenbakira.