Egitarauari dagokionez, LHko 1. eta 2. mailakoek 10:30etik 12:00etara gynkana jolasak egingo dituzte San Martin Eskolako patioan. LHko 3. eta 4. mailakoek, berriz, kirol jarduerak izango dituzte: hockeya, herri kirolak, soka saltoa, petanka... Eta ordu berean 5. eta 6. mailakoek bestelako kirol jarduerak izango dituzte: eskalada, ping-ponga, frontenisa... 12:15ean, berriz, zunba erakustaldia izango da eta ekitaldi nagusia 12:30ean egingo dute, besteak beste, oparien zozketarekin.