Azken egunak Aiba! mendi martxan aurrez izena emateko

Xabier Urtzelai 2017ko maiatzaren 23a

Ekainaren 4an egingo du Besaide mendi elkarteak Aiba! mendi martxaren zazpigarren edizioa. Egunean bertan izena eman ahal izango da (13 euro federatuek, eta 18 federatuta ez daudenek), baina, izena aurrez ere eman daiteke, hiru euro merkeago.

Aiba! mendi martxan izena aurrez emateko epea hilaren 28an amaitzen da (kirolprobak.com).Bi urtean behin egiten den kirol hitzordu honetarako bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek. Luzeak 41 kilometro izango ditu, eta motzak 34 kilometro. Informazio gehiago, www.besaide.org helbidean. Gogoratu ez dela lasterketa, martxak ez du izaera lehiakorra izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak