Elgetako Udalak peoien lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 23a, 09:38

Elgetako udaletxea.

Lan poltsak bi urteko iraupena izango du, eta interesatuek barikura arteko epea dute izena emateko.

Peoi lanetarako lan poltsa osatzeko deialdia egin du Elgetako Udalak. Hilabeteko soldata gordina 1.678,04 eurokoa izango da.

Interesatuek Elgetako udaletxean eman behar dute izena —bulego orduetan— azken eguna maiatzaren 26a izanik. Udaletxean emango dituzte argibide gehiago (943 76 80 22) eta www.elgeta.eus webgunean.
 
Bete beharreko baldintzak:

  • adinez nagusia izatea.
  • euskaraz hitz egiten jakitea, PL1 gutxienez.
  • B1 motako gida baimena edukitzea.
  • Lanbiden alta emanda egotea.
  • Udalarekin inongo zorrik ez izatea.

Hautagaiak baloratzeko irizpideak

  • Esperientzia antzerako lanean: sei hilabete arteko esperientzia 0 puntu; 6 hilabetetik 12 hilabetera arteko esperientzia 5 puntu; 12 hilabetetik 24 hilabetera arteko esperientzia 7 puntu; bi urtetik gorako esperientzia 10 puntu.
  • Esperientzia baloratzeko proba praktikoa egingo da. Gehienez 20 puntu.
  • Euskara maila baloratuko da: PL2 bi puntu;  PL3, lau puntu. 
  • Elgetan gutxienez bi urtez erroldatuta egotea 10 puntu; Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea 5 puntu; beste herrietan, 0 puntu.
  • Prestakuntza: peoi lanekin zerikusia duten formazio kurtsoak, 500 ordu baino gehiago, 20 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak