Ashleigh Moolman-Pasio (Cervelo) hegoafrikarrak irabazi du 2017ko Emakumeen Bira, Errenteriako azken etapan erakustaldia eman ondoren. Sailkapen nagusiko bigarrena, etapa nagusia irabazi zuen Annemiek Van Vleuten holandarra izan da, 13 segundora, eta hirugarren Antzuolan garaipena lortu zuen Katrin Garfoot australiarra.