Gipuzkoako etorkizuneko erronka nagusiak identifikatzeko elkarlana Aldundiaren eta MUren artean

Jokin Guridi 2017ko mai. 15a, 14:08

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren esparruan prestatzen ari den Gipuzkoako Plan Estrategikoan elkarlanean aritzeko.

Etorkizuna Eraikiz gobernantza programak bi ardatz ditu: Gipuzkoa Lab eta Gipuzkoa Taldean. Lehenengoa lurraldearen garapen sozial eta ekonomikoa sustatzera bideratutako hainbat proiektu eta esperientzia pilotu adierazgarri abian jartzera zuzenduta dago. Bigarrena berriz, lurraldearen etorkizunaren inguruan gizarte antolatuarekin partekatutako gogoeta prozesua martxan jartzean datza.

Hain zuzen ere, Markel Olano diputatu nagusiak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak gaur sinatu duten hitzarmenak bat egiten du bi ardatz horietan, non bi erakunde sinatzaileek konpromisoa hartzen duten Aldundiak bultzatutako politika publikoen ikerketa, prestakuntza eta azterketa sustatzeko eta garatzeko. Besteak beste, erakunde akademikoak behatoki bat prestatuko du Gipuzkoako kudeaketa, jabetza eta emaitzetan pertsonek duten partaidetza ezagutzeko, betiere esparru horretan Aldundiak gauzatzen dituen politiken jarraipena egiteko asmoz. Bestalde, lehiakortasunaren eta kohesio sozialaren alorretan Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei buruzko jakintza eta ikerketa gaitasuna sustatzeko lehen pausuak egingo dituzte hitzarmen honen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak