Atzo jokatu zen Bergarako pilotalekuan Gipuzkoako Herriarteko Bertso txapelketako bigarren eta azken finalaurrekoa. Gabiriako Osinalde taldea eta Amasa-Villabonako Am… ona! taldea lehiatu ziren, eta azkenean Am… ona! taldearendako izan da finalerako txartela.
Giro pilota izan zen Bergarako finalaurrekoan eta saio ona egin zuten bi taldeek baina Amasa-Villabonako taldeak egingo du txapelketan aurrera. Jokin Muruak (Osinalde) eta Iñaki Otaegik (Am... on!) egin dituzte gai-jartzaile lanak eta bost lagunek osatu dute epai-mahaia: Beñat Hach Embarek (Osinalde), Aritz Garin (Am…ona!), Itziar Irizar (Itziar), Ramon Iturrikastillo (Debagoiena), eta Aritz Arruti (Aia eta Kitto).
Bergarako finalaurrekoa irabazita, beraz, Am... ona! taldeko Ander Goikoetxea, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran izango dira final handian. Osinalde taldeko Aratz Igartzabalek, Endika Igartzabalek eta Gorka Maizek agur esan diote txapelketari.
Finala Azpeitian
Karidadeko Benta (Asteasu, Zizurkil) eta Am… ona! (Amasa-Villabona) taldeek jokatuko dute Herriarteko lehiaketako txapelketa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko da finala, hilaren 27an, 17:30ean. Jarraian, afaria egingo dute Sanagustin kulturgunean. Txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta Sanagustin kulturgunean (Azpeitia).