"Bart [eguenetik egubakoitzerako] gauean Arrasaten bi emakumek eraso matxista bat jasan zuten. Nazkatuta gaude behin eta berriz gauza bera errepikatzeaz, baina ez diogu etsiko hau errotik desagerrarazi arte. Gauak eta kaleak gureak dira!".
Arrasateko emakumeen mundu martxako plataformatik egindako adierazpenak dira. Kolektibo feministak elkarretaratzea deitu du astelehenerako. "Arrasateko mugimendu feministak eraso honen aurrean erabateko gaitzespena adierazi nahi du, eta dei egiten die herritar guztiei astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan izango den elkarretaratzean beraien gaitzespena ere adieraz dezaten (…) Elkartasun osoa adierazi nahi diegu oraingo honetan erasotuak izan diren bi emakumeei".