Grebaren deitzaileek, Steilas, ELA eta LAB sindikatuek, salatu dute "egungo hezkuntza publikoaren egoera larritzat" jo zutela martxoaren 22ko mobilizazioen bitartez, eta horri "buelta emateko oinarri-oinarrizko neurriak plazaratu" arren, Eusko Jaurlaritzak ez duela "benetako negoziaziorik" abiatzeko asmorik agertu.
Eskaerak
Eskatzen dutena da, besteak beste, hezkuntza inbertsioa handitzea; gutxienez, 2.000 langile gehiago izatea lantaldean; batez besteko ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztea eta gelako ikasle kopurua %10 murriztea.