'Gontxa'-k ez du Realean jarraituko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 12a, 12:46

Mikel Gonzalez de Martin aginduak ematen, aurtengo denboraldian Real Madrilen aurka Anoetan jokatutako partiduan. Argazkia: Aritz Gordo.

Realak duela minutu eskas batzuk egin du publiko erabakia, Mikel Gonzalez de Martin Gontxa-k agur esango dio bere betiko taldeari. "Garbitasunaren eta hierarkiaren eredu izan da aldagelan eta maila onean lehiatu da kamiseta zuri-urdinarekin jokatu duen 300 partiduetan. Haren balioak Realaren balioak dira; eskerrik asko, Mikel", adierazi du Realak.

Mikel Gonzalez de Martinek 11 urte egin ditu Realeko lehen taldean eta, esandako moduan, 300 partidu jokatu ditu. "Realean egin dituen 20 urteotan egindako lana eta erakutsitako konpromisoa eskertu gura diogu eta zorterik onena opa diogu bere ibilbide profesionalean eta pertsonalean". Realaren esker onaren adierazle, urrezko intsignia jasoko du atzelari arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak