Literaturarekiko grina pizten

Ane Vitoria 2017ko mai. 12a, 09:08

AED euskara elkarteak antolatutako 30. Arrasate Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin dute bart Kulturateko areto nagusian. Ekitaldian, Unai Iturriaga bertsolari eta idazleak sorkuntza sustatzeko hitz motibagarriak eskaini zizkien parte hartzaileei

Ekitaldi berezia izan zen atzokoa. Unai Iturriagak berbaldi interesgarria eskaini zien ikus-entzunezkoen laguntzarekin, batutako gazteei.

Hitz horien ostean, sari banaketari ekin zioten. Ipuin, poesia eta bertso-paperen ataletako sorkuntza lanik onenak saritu zituzten gaztetxo, nerabe, gazte eta helduen artean. Guztira, 24 sari.

Ekitaldia giro politean amaitzeko, bertso-paperean lehen saria jaso zuten Maren Tenak eta Josune Nietok eurek sortutako bertsoa abestu zuten jendearen aurrean.

Sarituen zerrenda

Ipuin lehiaketa

LH 5-6

  • 1. saria: 100 eurp eta oroigarria, Amandrea lanagatik, Lide Ezpeleta eta Izar Urangari.
  • 2. saria: oparia eta Unai Iturriagak sinatutako oroigarria, Udaleku hotzak lanagatik, Unai Egidoni

DBH 1-2

  • 1. saria: 125 euro eta oroigarria, Pilotatxoaren bizitza lanagatik, Danel Herrarteri
  • 2. saria: oparia eta oroigarria, Kokoaren miraria lanagatik,  Saioa Coronadori

DBH 3-4

  • 1. saria. 150 euro eta oroigarria, Negua lanagatik, Oihana Aranari

Batxilerretik gora

  • 1. saria: 200 euro eta oroigarria, Errutinaren morroi lanagatik, Maria Osesi
  • 2. saria: oparia eta oroigarria, Hamaika hitz, hamaika taupada lanagatik, Sara Mantxolari

Poesia lehiaketa

LH 5-6

  • 1. saria: 100 euro eta oroigarria, Hilabeteak lanagatik, Danel Iturberi
  • 2. saria: oparia eta oroigarria, Eguraldi xelebrea lanagatik, Maren Tenari

DBH 1-2

  • 1. saria hutsik geratu da
  • 2. saria: 125 euro eta oroigarria, Bihotzeko ateak lanagatik, Kattalin Linazisorori

DBH 3-4

  • 1. saria: hutsik geratu da
  • 2. saria: oparia eta oroigarria, Hutsa lanagatik, Haizea Aranari

BATXILERRETIK GORA

  • 1. saria: Saria, 200 euro eta oroigarria, Habia abandonatuak lanagatik, Eneko Barberenari
  • 2. saria, oparia eta oroigarria, Ongi gaudela sinetsi diegu lanagatik, Maria Osesi


Bertso-paper lehiaketa

LH 5-6

  • 1. saria, 100 euro eta oroigarria, Amodioa, sortagatik, Maren Tena eta Josune Nietori
  • 2. saria, oparia eta oroigarria, Sentimenduak bertso sortagatik, Leire Garcia eta Miriam Moyari

DBH 1-2

  • 1. saria, 125 euro eta oroigarria, Nigeriatik nator Arrasatera bizitzera Garazi Barrena, Beñat Barrena, Eñaut Lasaga, Ane Zeziaga, Garazi Urrutia eta Ixiar Okinari

DBH 3-4

  • 1. saria, 150 euro eta oroigarria, Iragana etorkizun sortagatik, Oihana Aranari
  • 2. saria, oparia eta oroigarria, Bizkorra ez naiz baina badaukat sortagatik, Haizea Aranari

BATXILERRETIK GORA

  • 1. saria , 200 euro eta oroigarria, Siria, su-hiria sortagatik, Andoni Goitiari

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak