Elikagaien Bankuko boluntarioen topaketa egubakoitzean Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 9a, 17:46

Boluntarioak lanean, artxiboko argazki baten.

Egubakoitzean, maiatzak 12, urteroko batzarra egingo dute Euskadiko Elikagaien Bankuko boluntarioek. San Juan auzoko egoitzan egingo duten batzarrean 2016ko ekitaldiaren eta etorkizuneko erronken berri emango dute. Bizkaitik, Arabatik eta Gipuzkoatik etorritako 200 bat lagun espero dira.

Aurten Bergaran egingo dute Euskadiko Elikagaien Bankuko boluntarioen topaketa. Autobusean iritsiko dira Bergarako San Martin plazara (10:00) eta handik Laboratorium museora joango dira bisita gidatu baterako (10:15); ondoren, fatxada eta monumentu historiko garrantzitsuenak bisitatuko dituzte eta 12:00etan Elena Lete alkateak ongietorria egingo die udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Alai taldeak ere hartuko du parte harrera ekitaldian. Udaletxeko harreraren ostean, batzarra egingo dute San Juan auzoko egoitzan; 2016ko ekitaldiaren eta etorkizuneko erronken berri emango dute. Eguna borobiltzeko, Lasa jatetxean bazkalduko dute (14:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak