Gdeim Izik-ekin lotutako epaiketarengatik protesta

Ubane Madera 2017ko mai. 9a, 08:41

Sahararren aldeko protesta, Arrasateko Herriko Plazan.

Debagoieneko Saharaldeba elkarteak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, astelehena, Gdeim Izik-en kanpalekuko protestetan –2010ean, Aaiunen– parte hartu zutenen kontrako epaiketa berrabiarazi behar dutela salatzeko. Saharar komunitatearen ordezkaritzaz gainera, hainbat udal ordezkarik ere parte hartu zuten Arrasateko Herriko Plazako protestaldian. 

Debagoieneko sahararren kolektiboaren presidente Saleh Salek-ek salatu du 2010eko matxinadaz geroztik preso dauden sahararrek "torturak eta tratu jasangaitz eta umiliagarriak" jasan dituztela Marokoren eskuetatik, "Sahara Mendebaldea okupatzen duen potentziarengandik".

Eta espero du epaiketaren emaitza "positiboa" izatea "presoendako eta sahararrendako". Salekek gaineratu du "haserrea" eragiten duela , "oraindik orain, Marokok ez izatea saharar herriaren aitortzan oinarritutako politika, eta "okerragoa" dela "Nazio Batuen Erakundeak eta nazioarteak beste aldera begiratzea".

Udal ordezkariak

Sahararrekin eta bestelako herritarrekin batera, protestaldiarekin bat egin zuten Arrasateko EH Bilduko, Baleikeko, eta Irabaziko hainbat zinegotzik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak