Debagoieneko sahararren kolektiboaren presidente Saleh Salek-ek salatu du 2010eko matxinadaz geroztik preso dauden sahararrek "torturak eta tratu jasangaitz eta umiliagarriak" jasan dituztela Marokoren eskuetatik, "Sahara Mendebaldea okupatzen duen potentziarengandik".
Eta espero du epaiketaren emaitza "positiboa" izatea "presoendako eta sahararrendako". Salekek gaineratu du "haserrea" eragiten duela , "oraindik orain, Marokok ez izatea saharar herriaren aitortzan oinarritutako politika, eta "okerragoa" dela "Nazio Batuen Erakundeak eta nazioarteak beste aldera begiratzea".
Udal ordezkariak
Sahararrekin eta bestelako herritarrekin batera, protestaldiarekin bat egin zuten Arrasateko EH Bilduko, Baleikeko, eta Irabaziko hainbat zinegotzik.