Eskoriatzako neskak Lauko Finala dabiltza jokatzen asteburuan, eta atzoko garaipenaren ostean gaurko finalerako txartela eskuratu dute. Final-erdiak Ibarra kiroldegian jokatu zituzten atzo, baina gaurko finala Eskoriatzan izango da, Intxaurtxuetan (12:00). Hala, atzo pare-parean egon ziren indarrak bi norgehiagoketan. Bilintxek 37-40 hartu zuen mendean Goierriko taldea, eta arratsaldeko bigarren partiduan Eskoriatzak ere garaipen estua lortu zuen Cafes Aitonaken kontra (33-35). Hala, bi talde horiek, Bilintx eta Eskoriatza izango dira zein baino zein gehiago ordubete barru.