'Erraztu idazu' lelopean ospatu dute Trautiko lagunek euren eguna

Jagoba Domingo 2017ko mai. 6a, 13:48

Trauti elkarteak Oñatin ospatzen duen jaiaren zazpigarren edizioa izan da gaurkoa. Urtero moduan. Foruen plazan zenbait ekintza egin dituzte: besteak beste, gurpildun jesarlekuak utzi dizkiote jendeari plazatik ibiltzeko –gaztetxoak ibili dira gustoren– eta pintxoak ere banatu dituzte. Jai giroan ibili dira, baina garbi esanda oraindik badutela zer aldarrikatu.

Aurtengo Trauti egunean elkarteko kideek herriko eraikuntza publikoetan eta denda eta tabernetan jarri dute fokoa: "Berezko zailtasunak duenari bidea errazten ez bazaio neke gehiegi jasan beharko du edonora iristeko, eta gehienetan asmoak alde batera utzi beharko ditu", adierazi dute elkartetik. Hala, eraikuntza publikoei dagokienez bi eskaera dituzte: Lehenik eta behin arautegia betetzea eta sarbideak egitea mugikortasun urria duten pertsonendako, eta hor, Oñatiko Notariotza jarri dute adibide moduan. Eta bestetik, gaineratu dute beste eraikin batzuetan egin dituztela sarbideak, baina normalean atzeko ateak izaten direla: "Esaterako, anbulatoriora garajetik sartu behar dugu, eta goiko aparkalekuan aparkatuz gero jeitsi beharreko aldapa arriskutsua da. Edo, kiroldegira joateko berriz ere araua betetzen ez duen aldapa bat igo edo jaitsi behar dugu, bestela igogailutik kiroldegiaren atzeko partera irten eta berriz sartu behar dugu, kanpoko bi ate zeharkatuta".

Baita denda eta tabernetan ere

Eraikin publikoekin batera Trautikoek Oñatiko denda eta tabernetan ere jarri dute fokoa: "Badira Oñatin hainbat eta hainbat taberna eta denda mugikortasun arazoak dituztenek ezin dituztenak bisitatu. Hala, denda edo taberna bat berrizterako orduan, gogoratu legearen atzean pertsonak daudela, sarbide barik, kalean geratzen diren pertsonak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak