2017ko langabezia tasa baxuena apirilean

Jokin Guridi 2017ko mai. 4a, 10:34

Langabeziak beheranzko joera mantentzen du apirilean Debagoienean eta %9,06an jarri da. Urte hasieratik puntu erdiko jaitsiera izan du eta herri guztietan Arrasate eta Aramaion ezik joera mantentzen da. Hala ere, Aramaio da Debagoieneko langabezia tasa baxuena duen herria.

Apirileko langabezia tasaren datuek aurreko hilabetetan izandako beheranzko joera berresesten dute Debagoienean. SEPEren azken hilabeteko datuek %9,06an uzten du Debagoieneko langabezia tasa orokorra eta urtarrilean zegoen %9,64ko langabezia tasa puntu erdi baino gehiagotan jaitsi da apirilean. Beraz, urteko lehen lau hilabetetan izandako joera positiboa baieztatzen da azken datu hauen arabera.

Herriz herri begiratuz gero, Aramaio da langabezia tasa baxuena izaten jarraitzen duena eta Arrasate altuena. Urteko lehen lau hilabetetako joera aztertuz gero, Oñati eta Elgeta izan dira langabezia tasa gehien jaistea lortu duten herriak, puntu bat baino gehiago jaitsi delako bertan. Beste aldean Aramaio aurkitzen da, langabezia tasa igo egin baita bertan urte hasieratik baxuena izaten jarraitzen duen arren. Leintz-Gatzagan azken hilabetetako goranzko joera apurtzea lortu da eta urte hasierako datuetara heltzea lortu da eta Eskoriatzan aldiz gorabeherak izaten jarraitzen du. Arrasaten egonkor mantendu da lehen lauhilekoan eta beste herri denetan beheranzko joera apala dago.

Langabezia tasa 2017 apirila infografia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak