Musakolako jaien bueltan antolatzen duten mendi bizikleta martxak 10 urte beteko ditu domekan, eta dagoeneko 50 lagunendako tokia baino ez da geratzen. Dagoeneko 250 lagunek eman dute izena, eta azken egun hauetan seguru izenematea bete egingo dela (www.kirolprobak.com). Hala, domekan –maiatzak 7– 300 lagun inguruk hartuko du esku proban (09:00etan Zior-Ola kultur elkartean). Dortsalak libre geratzen badira, egunean bertan ere eman ahal izango da izena, apur bat gehiago ordainduta (23 euro).
Antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte, luzeak 40 kilometro izango ditu, eta motzak 38, eta urteurrena ospatzeko ziklistek maillota izango dute opari.
Umeendako bizikleta jaia, 10:30ean
Nagusiendako bai, baina gaztetxoendako ere bizikleta irteera prestatu dute domekarako. Hor, gazteen adina kontutan izanda antolatzaileek eskatzen dutena da haurrak gurasoek lagunduta joatea, nahiz eta irteerak ez duen inongo zailtasunik izango.