Eneko Izquierdok jaso du Galbahe 2017 saria

Jokin Guridi 2017ko mai. 2a, 12:09

Ulma Packaging-eko Inteligentzia Lehiakorraren arduradunak jaso du Galbaianek ematen duen azken urtean gehien nabarmendu den asmatzaileari saria, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardunaldian.

Apirilaren 26an ospatzen da Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna, eta hau aitzakiatzat hartuta Galbaianek jardunaldi bat antolatu zuen Euskal Herrian jabetza industrial eta intelektual mailan kultura bat sortzeko bidean urrats berriak egitearen helburuarekin. Jardunaldi horretan Apirilaren 1ean indarrean sartu zen patente lege berriak enpresatako jabetza industrialaren estrategian duen eraginari buruz aritu ziren. Egunean zehar aurreko legearekiko aldaketa nabarmenak azaldu ziren eta inguruneko enpresen eta erakundeen babes estrategian duten eragina ere azaldu zen.

Honetaz gain, azken 12 hilabetetako asmatzaile hoberenari Galbahe 2017 saria banatu zen ekitaldian. Saria Ulma Packaging-eko Inteligentzia Lehiakorraren arduraduna den Eneko Izquierdori eman zitzaion, azken urtean egindako lanetik harago, babesteko erabiltzen duen negozio ikuspegi estrategikoagatik. Sari honekin Galbaianek azken urtean gehien nabarmendu den asmatzailea saritu nahi du, horretarako azken 12 hilabetetan garatutako asmakuntzen kantitate eta kalitatea kontutan izanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak