Maiatzaren 6an Aingeruguardatik Gatzagainera doan errepidea tartea itxita

Imanol Beloki Unamuno 2017ko apirilaren 26a

Maiatzaren 6an, Gatzagako XX. igoera jokatuko da Eskoriatzatik Gatzagarainoko bide zaharrean (GI-3310 errepidea). Hori dela-eta, Aingeru Guardako biribilgunean bidea itxiko da, baina, Mazmela eta Kuatruena auzoetan bizi direnek ez dute arazorik izango etxera joateko, betiere, kontrolean esanez gero nora doazen.

Kuatruenako erdiko kalearen zati bat lasterketako kotxeentzat gordeko da, eta beste erdia bertan bizi direnentzat.

Lasterketa antolatzen duen A+Gas taldeak sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatzen die kaltetutako bizilagunei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak