Jaiegunotan bisitari ugari izan dira Debagoienean, batez ere Aste Santuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko api. 24a, 17:00

Oñatin Aste Santuan turismo bulegoak antolatzen dituen bisita gidatuak egiten eta Arrikrutzen, guztira 1.300 pertsona izan dira. Horietako gehienak euskaldunak izan dira; ia %61a. Bergaran oraindik ez dituzte datu ofizialik eman, baina egon da bisitari mugimendua. Baita Leintz Gatzagako gatz museoan ere.

Aste Santuan Oñatin izan diren bisitari gehienak, ia %61a Euskal Herritik etorritakoa izan da, eta horien artean, gipuzkoarrak izan dira gehien %29, hain justu. Kataluniatik eta Kantabriatik etorritako turistaz betetako autobusak ere izan dira Oñatin bisita gidatuak egiten, eta horietan Sancti Spiritus unibertsitatea eta parrokia ezagutu dituzte. Txokolaterixiak ere izan du bere eskaintza eta eguneko bi bisita egin dituzte, Arrikrutzen ere bisitari ugari ibili dira eta Arantzazuk ere izan du bere eskaintza.

Hala ere, turismo bulegoko datuen arabera, iazko bisitari kopurua ez da gainditu, nahiz eta pozik gelditu diren izan den jende mugimenduarekin. Pazko Astean ere izan da bisitari mugimendua Oñatin.

Bergaran, berriz, oraindik ez dituzte datu ofizialik eman, baina han ere egin dira hiri monumentala ezagutzeko bisita gidatuak. Jende mugimendu handiena, Oñatin bezala, Aste Santuko jai egunetan izan da Bergaran ere, eta zapatu eguerdian, esaterako, Bergaran bizi diren familiarrekin egun pasa egitera etorri ziren Bilbotik hainbat lagun, eta guztiek aprobetxatu zuten herria hobeto ezagutzeko.

Leintz Gatzagan ere Aste Santuko egunetan izan dira turista gehien gatz museoa bisitatzen. Zapatuan, adibidez, Gasteiztik etorritako bisitariak izan ziren. Baina Gasteizko jendeaz gain, Bilbotik, Donostiatik, Madrildik, Bartzelonatik edota Kanarietatik etorritakoak ere izan dira egunotan. Iazko bisitari kopuru antzekoa izan dutela adierazi du gatz museoko arduradun Aitor Larrañagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak