Igoera faserako klasifikazioa zegoen jokoan arratsaldeko final four-ean, eta bi partiduak etxeko taldeek irabazi dituzte.
Izarraitz Muñoz Aloña Mendi
Oñatiarrak hasieratik hiruzpalau goleko errentarekin jokatu dute Urdulizen aurkako partidua eta hartutako distantzia mantentzeko gai izan dira. Lehen zatian gehiago izan dira etxekoak (15-10 atsedenaldian). Izan ere, kontrarioak motel jardun dira erasoan hasieran. Hala ere, bigarren zati hasieran Urdulizko taldeak gol bakarrera jartzea lortu du. Zaleen laguntzarekin azken 20 minutuetan egoerari buelta eman eta zazpi goleko aldearekin gailendu dira Aitor Aranbururen mutilak. "Oso ondo hasi gara eta ondo atera dugu aurrera partidua", adierazi du Eneko Ugarte atezainak. Oso pozik gelditu dira emaitzarekin.
Izarraitz Muñoz Aloña Mendi taldeko jokalariak pozik, partidu ostean.
Ford Mugarri
Arrasatekoek Gasteizko Corazonistas taldearen aurka jokatutako partidua, berriz, oso orekatua izan da. Lehenengo zatian etxeko taldea okerrago ibili da defentsan eta bizpairu goleko aldea atera diete gasteiztarrek. Atsedenaldira 12-14ko emaitzarekin joan dira. Partiduko azken hamar minututan, baina, berdintzea lortu dute eta luzapenean 32-29ko emaitzarekin amaitzea lortu dute.
Bihar, finala
Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko da bihar 12:00etan Euskal Ligako faseko finala.