Egunotan ere ari dira bisitariak Debagoieneko altxorrak ezagutzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko api. 22a, 14:29

Eguerdian Bergaran egin duten bisita gidatuko une bat.

Pazkoa Asteko azken egunetan sartuta, oraindik ere badabiltza turistak bailaran. Bergaran, esaterako, eguerdian Bilboko eta herriko bisitariek egin dute hiri monumentala ezagutzeko bisita gidatua. Leintz Gatzagan, aldiz, gatz museoa ezagutzen izan dira Gasteiztik etorritako bederatzi lagun.

Orokorrean Aste Santuko jai egunetan izan dira bisitariak Debagoieneko altxorrak ezagutzen. Hala ere, Pazkoa Astea amaitzear dagoen honetan, eguraldi ona lagun, izan dira inguruetako txokoak ezagutzera bertaratu direnak.

Bergaran, adibidez, herrian bizi diren familiarrekin egun pasa egitera etorri dira Bilbotik hainbat lagun, eta guztiek aprobetxatu dute Bergarako hiri monumentala hobeto ezagutzeko bisita gidatu bat egiteko.

Gatz museoan

Leintz Gatzagako gatz museoan ere izan dira bisitariak eguerdian. Gasteiztik etorritako bederatzi lagun izan dira, esaterako, 13:00etako bisita gidatua egiten.

 Gatz museoko arduradun Aitor Larrañaga azalpenak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak