goiena.eus

Izarraitz Muñozek eta Ford Mugarrik 'final four'-a jokatuko dute asteburuan

  Kirola  Arrasate  Oñati

Izarraitz Muñoz Aloña Mendi eta Ford Mugarri eskubaloi taldeek asteburu garrantzitsua dute aurretik. Izan ere, biek parte hartuko dute Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatuko den final four-ean. Igoera faserako klasifikazioa dago jokoan play off horretan.

Zapatu arratsaldean jokatuko dituzte bi final erdiak, eta domekan, berriz, irabazleek aurrez aurre jardungo dute finalean.

Lehen partidua Aloñak jokatuko du Urdulizen aurka (17:45). Aitor Aranburu entrenatzaileak norgehiagoka gogorra aurreikusten du. Aitor Aranburu entrenatzailearen ustez, partidua aurrera ateratzeko jarrera izango da klabea: “Betiko moduan, guztia ematen ahaleginduko gara”

Ford Mugarrik Gasteizko Corazonistasen aurka jokatuko du (19:30), eta motibaziorik ez zaie falta sarrailagileei ere. Kepa Zelaia jokalariaren ustez, “hau da jokatzeko astebururik politenetakoa”, nahiz eta gaineratu duen data ez dela onena, aste santua pasa berri del-eta.

Arrasatearrak defentsan lan ona egiten ahalegindu beharko dira: “Partidua nahiko orekatua izango dela uste dut, eta defentsan egon daiteke klabea”, dio Julen Otxandianok.

Finala derbia izateko aukera

Eskualdeko bi taldeek haien partiduak irabaziz gero, domeka eguerdian aurrez aurre egingo lukete topo finalean. Talde bietako ordezkariek diote berezia izango litzatekeela finalean derbia jokatzea. Iaz Ford Mugarrik irabazi zituen ligako bi derbiak, eta aurten, berriz, Izarraitz Muñozek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa