goiena.eus

Mendizabal eta Rezusta Eskuz Banakako Pilota Txapelketan

  Kirola  Debagoiena

Antzuolako Aitor Mendizabal eta Beñat Rezusta bergararra izango dira Eskuz Banakako Pilota Txapelketan. Emaitza oso onak lortu dituzte orain arte, eta bien xedea txapelketan ahalik eta ondoen jokatzea da. 

Pasadan domekan, Eskuz Banakako Pilota Txapelketaren barne, Aitor Mendizabal irten zen garaile Zabaletaren kontra jokatutako partidan (22-3). Partidu hartan izandako emaitza onari esker, hurrengo fasean jolastea lortu Mendizabalek, Olaizolaren kontra hain zuzen. Gutxi falta da bi pilotari hauen arteko partidua ikusteko, izan ere, hilaren 22an, zapatua, izango baita hura Iruñako Labriten. Eskuz Bananako txapelketaren zortziren partida honi gogotsu helduko diola aitortu du pilotari antzuolarrak.

Rezusta ere Eskuz Banakako Txapelketan

Eskuz banakako txapelketa honetan gogotsu jolasteko dagoen beste Debagoiendarra Beñat Rezusta da. Pilotari bergarar honek, duela aste pare Irribarriarekin batera, eskuz binakako txapelketa irabazi zuen eta beraz, denbora gutxi izan du entrenatzeko baina, hala ere, bere burua Eskuz Banakako txapelketan emaitza ona lortzeko gai ikusten du. Rezustak Victorren kontra jokatuko du Bergarako pilotalekuan egubakoitzean, hilaren 21ean, 22:00ean hasiko den jaialdiaren barruan.

 







Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa