goiena.eus

Dorletako Ama txirrindulari elkartekoen asteburuko hitzorduak

  Kirola  Arrasate  Debagoiena

Berriki Durangon eta Ainguranen lehiatu diren gazteek domekan 120 kilometroko Gipuzkoako Klasika jokatuko dute Zegaman. Kadeteak, berriz, Altsasun izango dute lasterketa, eta benjamin, alebin eta infantil mailakoek, Antzuolan.

Hilaren 17an Agurainen jokatutako proban Iñigo Aranburu izan zen Dorletako Ama taldeko onena, 30. postuan helmugaratuta. Hain zuzen, apirilaren 13an Durangon ere bera izan zen taldeko onena, helmuga gurutzatzen hamazortzigarrena izan baitzen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa