Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko gazteak elkarrekin futbolean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko apirilaren 19a

Oñatiko gaztelekuko Topalekuko erabiltzaileek antolatuta, hirugarren Oñati Cup futbol txapelketa egiten ari dira gaur Larrañako futbol zelaian. Herriko gazteez gainera, Bergaratik eta Arrasatetik etorritako 12-18 urte bitarteko nerabeak ere batu ditu ekimenak.

Goizean hainbat partidu jokatu dituzte eta 15:00etan hasiko dituzte arratsaldekoak. Eguraldi ona lagun eta futbolean jokatzeko aitzakian, egun pasa ederra egin dute Larrañako zelaian elkartutako gazteek eta horien hezitzaileek; bide batez, lagun berriak egiteko aukera aprobetxatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak