goiena.eus

Bikain aritu dira nerabeak Gaztekonkis abenturan

  Kirola  Aretxabaleta  Eskoriatza GAURKOAK

Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuek Aste Santuko lehen egunetarako Gaztekonkis egitasmoa antolatu dute hirugarrenez. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoak gustura ari dira egun hauetako ekintzetan murgilduta, lehiakor, eta eguraldia lagun dutela.

Astelehenean Udaberriko hirugarren Gaztekonkis lehiaketa izan zuten gaztetxoek Urkulu inguruko hainbat txokoetan. Egun guztiko irteera egin zuten, eta leku bakoitzean joko bat izan zuten puntuak irabazten joateko.

ETBko El Conquis programa oinarri izanda proba ezberdinak egin dituzte haurrek, nahiz-eta ez izan hain zailak. Hala ere, estrategia, matematika… erabili behar izan dituzte joko guztietan.

Atzo, bestalde, Gaztetxef izan zuten nerabeek. Ginkana bat eginaz osagaiak irabazi behar izan zituzten, eta batutakoekin patata tortilla prestatu zuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa