'Las Pums' taldea izan da Udaberriko III. Gaztekonkis lehiaketako irabazlea

Imanol Beloki Unamuno 2017ko api. 12a, 12:19

Udaberriko hirugarren Gaztekonkis lehiaketako irabazlea Las Pums taldea izan da. Astelehenean Gaztekonkis probetan ateratako puntuekin, eta martitzenean Gaztetxef lehiaketan irabazitako puntuekin, Otxandioko Hontza Extrem abenturarako sarrerak lortu dituzte.

Sailkapenean bigarrenak Diyamon taldeko partaideak izan dira, eta hauek Baskonia ikusteko sarrerak irabazi dituzte. Talde eredugarriaren saria, berriz, Moñorda taldeak eraman du, talde osoarentzat afaria eskuratuz.

Gaztetxef-en tortilla

Gaztetxef lehiaketan egindako ginkanan hainbat produktu irabazi dituzte partaideek, eta hauekin patata tortilla lehiaketa egin dute. Sari banaketa egin dute, eta guztiek batera giro ederrean bazkaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak