Atzo, udaberriko hirugarren Gaztekonkis lehiaketa izan zuten gaztetxoek Urkulu inguruko hainbat txokoetan. Egun guztiko irteera egin zuten, eta leku bakoitzean joko bat izan zuten puntuak irabazten joateko.
Asteleheneko joko nagusian irabazleak Korrokoak taldea nagusitu zen, hala ere lehiaketa irabazteko oraindik puntu asko beharko dituztela adierazi zuten. Bestalde, "oso ondo" pasatzen ari zirela ere nabarmendu zuten.
Gaur, Gaztetxef
Gaur, berriz, Gaztetxef lehiaketarekin ari dira Aretxabaletako kaleetan zehar. Ginkana bidez osagaiak batu, eta gero bazkaria prestatu beharko dute. Amaitzean, bi egunetako puntu banaketarekin sari ederrak jasoko dituzte parte-hartzaileek.