Korrika Debagoienean, Goiena bertan

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 7a, 08:43
Imanol Gallego eta Andoni Bodes gertu Korrikaren lekukoaren atzetik jarduteko.

Gauerdiaren bueltan iritsiko da Korrikaren lekukoa Debagoienera eta Goiena Komunikazio Taldeak medio guztien bitartez egingo dio jarraipena. Aurretik, herri guztietan egingo dituzten Korrika Txikien lekuko ere izango da.

Hona Goienak egingo duen jarraipena:

  • Goiena.eus bidez uneoro: argazkiak eta bideoak, herriz herri.
  • Goiena telebista: zapatuan 22:00etan saio berezia emitituko du; domekan, saio bera ikusteko aukera izango da 13:15ean eta 19:00etan eta Goiena.eus-en ere jarriko da; eta martitzenean, 21:00etan.
  • Korrikaren amaiera: zuzeneko jarraipena egingo zaio Iruñean egingo den amaiera ekitaldiari, 11:45ean hasita, Goiena telebistaren zein Goiena.eus-en bitartez.
  • Puntua berezia: eguaztenean, apirilaren 12an, Puntua aldizkariaren 19.000 ale banatuko dira, ale berezi modura. 22 orriko jarraipena eskainiko dio Puntua-k Korrikari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak