'Korricursa' izenarekin egin dute Korrika Bartzelonan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko api. 3a, 17:02

Apirilaren 1ean, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Korrikaren 20. edizioarekin bat egin nahi izan zuten bertan bizi diren euskaldunek eta beste hainbat pertsonek. Euskal Etxeak egun osoko jaialdia antolatu zuen eta amaiera biribila eman zioten Sants auzoko Can Batlló eraikin ezagunean.

Batzelonan, Korrika egun osoko jaialdi bilakatu zuten. Goizeko hamarretan hasi zuten eguna Euskal Etxean eman zen gosariarekin. Ostean, Korrika hasi baino ordu erdi lehenago, herri askotan egin ohi den moduan, Korrika Txikia egin zuten. Hamaiketan Passeig del Born-en hasi zen Korrika eta 13:00etan heldu ziren Can Batlló-ra. Bertan Castellers de Sants taldekoek pilare bat egin zuten eta euskal dantzak ere ikusi ziren. 14:30ean herri bazkaria egon zen eta bazkalostea Electrotxaranga Aldats-ek girotu zuen. Eguna amaitzeko 20:00etatik aurrera kontzertuak hasi ziren: Egurra ta Kitto, Skasti eta Huntza taldeekin.

Argazkiaren egileak Bartzelona Euskal Etxea eta Beñat Txurruka dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak