Urtarriletik daude Pune hirian MUko Leinn graduko sei ikasle. "Hainbat proiektutan ibili gara lanean eta hau da kuttunena. Astebetez gure kulturaren berri eman genien ikasleei. Ariketa ezberdinak jorratu genituen, baina garrantzitsuena izan zen hizkuntzaren arloa. Pune, Maharastra estatu barruan dago; ingelesa eta hindia hitz egiten dute baina estatu bezala beste hizkuntza bat dute, maharastria. Horri indarra eman nahi izan genion eta euskara eta maharastria bultzatzeko guk geure ohiturak erakutsi genien, Korrika esaterako", adierazi du Isazelaiak.
Bideoan Ane, Uxue, Maialen, Jone, Miren eta Mireia daude, Puneko Neuron labs eskolako umeekin.