Emakumezkoen Kopako norgehiagoka jokatu dute gaur Bergarak eta Mondrak Agorrosinen, eta zuri-moreak mahoneroak baino gehiago izan dira. Arrasateko taldeak aurrea hartu du markagailuan, lehenengo zatian, eta atsedenaldira 0-1eko abantailarekin joan dira. Bergara erantzuten saiatu da bigarren zatian, baina Mondrak derbia kontrolpean izan du, eta azkenean, garaipena eta puntuak Arrasatekoendako izan dira.