UDAk ezin izan du Irungo Real Union etxean mendean hartu, eta Aretxabaletakoek, hirugarrenak sailkapen nagusian, ez dute laugarrenarekiko (Real Union) aldea handitzea lortu. Bi taldeak ez dira fin ibili erasoan, eta neurketa 0-0ekoarekin bukatu da. Norgehiagoka hasi aurretik, UDAk areto futboleko taldeari omenaldia egin dio, 3. maila nazionalera igoera lortu duelako.
Aloña Mendik ere puntu bakarra eskuratu du etxean, Hondarribiaren kontra 0-0 berdindu ostean. Oñatiko taldea ez da gai izan baloia sareetara bidaltzeko 90 minutuetan, eta Hondarribiak sailkapenean duen 4 puntuko aldea mantentzea lortu du sailkapenean. Aloña Mendik 16. jarraitzen du, Hondarribiaren atzetik.