Eguraldi txarrari aurpegi ona, badator hirugarrena

Xabier Urtzelai 2017ko mar. 31a, 09:49
Igor Olalde, iazko lasterketan, Erdiko kalen, helmugara iristeko metro gutxiren faltan. imanol soriano

Domekan egingo dute (10:00etan, herriko plazan) Mondraitzeko lagunek Arrasate-Udalatx probaren hirugarren edizioa. Eguraldi iragarpena ez da ona, baina horrek ez ditu korrikalariak kikilduko, ezta lasterketa animatzen egongo diren herritarrak ere .

Gustuko aldapan nekerik ez, dio esaerak, eta domekan atsotitzak esangura betea izango du, eguraldi makurrari aurre egitearekin batera korrikalariek desnibel handiagoa gainditu beharko dutelako, mila metro gehiago –1.300 metroko desnibel positiboa izango dute–.

Anporretan luzatuko dute 

Ibilbidea ia urterokoa izango da, Udalatxera igo eta Besaiden egingo dute itzulia. Baina, hasierako kilometroak luzatu egin dituzte, Udalara iritsi aurretik. Izan ere, Monterronetik eta San Kristobaletik pasa ostean, Anporreta inguruan egin beharreko tartea luzeagoa izango da domekan.

Faboritoen zerrenda 

Irteera puntuan 350 korrikalari batuko dira. Gizonezkoetan Iban Letamendi eta Jokin Garai oñatiarrak, Aitor Ajuria, Aritz Kortabarria arrasatearra edota Ekaitz Kortazar daude faboritoen multzoan; eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia izango da garaipenaren borrokan faborito nagusia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak