Lan erdiak egin behar dituzte finalera sailkatzeko

Xabier Urtzelai 2017ko mar. 24a, 09:00
Beñat Rezusta, Bergaran.

Irribarriak eta Rezustak domekan hamaika tanto egiten badituzte Eskuz Binakako finalean izango dira. 

Kanporaketa gainditzeko berdinketarekin nahikoa duen futbol taldea moduan sentituko dira Irribarria eta Rezusta orain momentuan. Nork daki partidu bat berdintzera jokatzen? Eta, pilota partidu batean lan erdiak eginda –hamaika tanto– konformatzea? Astean aipatu dute hamaika tanto nahikoa badira ere buruan 22ra iristea dutela. Olaizolak eta Untoriak, berriz, ezinbestean irabazi behar dute finalean egon gura badute.

Bengoetxea-Larunbe eta Elezkano-Zabaletaren arteko partidua zapatuan jokatuko dute. Lehenengoek irabazi egin behar dute, eta domekako emaitzaren zain geratu; bi bikoteetako batek ez ditzala lanak burutu. Elezkano-Zabaleta bikoteak ere aukerak ditu finalean egoteko, baina konbinazio zailagoa du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak