Aurkeztu dute 'Emeek emana' argazki erakusketa ibiltaria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 22a, 15:07
Saravia, Monge, Vaquero eta Viles gaur Donostian, erakusketa aurkezteko agerraldian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

36ko Estatu kolpea, gerra eta ondorengo diktaduraren testuinguruan emakumeen ikuspegia eta izan zuten "zeregin aktiboa" jaso eta gizarteratzea da Emeek emana argazki erakusketaren helburu nagusia. Diputazioak eta 1937 Intxorta Kultur Elkarteak –Julia Monge egon da gaurko agerraldian– bultzatu dute, Mauro Saraviaren argazkiekin. 

Erakusketa ibiltaria izango da eta Euskal Herriko emakumeek XX. mendeko pasarte lazgarrienetan bizi izandakoa Gipuzkoako txoko guztietara hedatuko du. Erakusketa andrazkoen argazkiek osatzen dute, bakoitzak bere testigantza ematen duen bideoak eta bakoitzaren ibilbidea jasotzen duen katalogoa. 

Erakusketa bihar irekiko da eta, hasiera baten, Donostiako Aieteko Kultur Etxean kokatuko da. Ostera, lurraldean barrena herriz-herri ibiliko da, eta eskoletara bisita gidatuak ere egingo dira.

Emakumea ikusarazi

Bizikidetza eta Giza Eskubidetako foru zuzendari Maribel Vaquerok azaldu du proiektuak memoriaren arloan pedagogia egitea duela helburu, "emakumeen bizipenak aitortu eta gure oroimen kolektiboan kokatuz". Julia Mongek ere hartu du hitza eta azpimarratu du emakumeak frankismo garaian izan zuen garrantzia: "Garai hartan ez ziren biktimak bakarrik izan, baizik eta protagonistak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak