Diputazioaren eskaintza zabala 14 eta 17 urte arteko gazteendako, udara begira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko martxoaren 20a

Diputazioko Kultura Departamenduak uztailerako eta abuzturako eskaintzaren berri eman du, 14 eta 17 urte arteko gazte gipuzkoarrei begira. Gazte oporraldiak ekimenaren baitan, 357 plaza eskainiko dituzte aurten denetariko ekintzekin. Izena emateko aukera dago gaur hasi eta martxoaren 30era arte.

Abenturako jarduerez gain, kulturalak eta ludikoak ere egiten dira oporraldietan: mendi-ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak, kultura-ibilaldiak...

Informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak