Atzo talde lanean oinarrituta lortu zuen Mondrak balio handiko garaipena (1-0, Imanol), Zarautzek kontrario gogorra dela erakutsi zuelako. Eta gaur Aretxabaletak ere irabazi egin du, horrenbestez, Debagoieneko bi taldek jarraituko dute Ohorezko Erregional mailan lehenengo lau postuen barruan lehian.
Aretxabaletakoen lehenengo gola Josu Arizmendiarrietak egin du –argazkian– eta bigarrena Perezek lortu du, penaltiz (2-0). Hala, asteburuko emaitzen ostean Anaitasunak (57 puntu) lider izaten jarraitzen du, Hernani da bigarrena (51), Aretxabaleta hirugarrena (48) eta Mondra laugarrena (46). Eta, zortzi jardunaldi geratzen dira aurretik.