goiena.eus

'Zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu', lelopean manifestazioa egin dute AHTren kontra

 Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Manifestazioa lehenengo, Angiozarko frontoian hasi eta desjabetuta dauden lurretaraino, eta zuhaitz landaketa ondoren. Goiz osoko ekimena egin dute Angiozarren AHTko obrak gelditzeko aldarrikatzeko. Haurrak, gazteak eta helduak, denak abiatu dira, atxurrak eskuan, mota ezberdinetako zuhaitzak landatzera. 

Hala, manifestazioa egin aurretik antolatzaileek argitu dute zuhaitzak desjabetutako lurretan landatuko zituztela, eta horretarako atxurrak eta zuhaixka txikiak banatu dituzte herritarren artean. Landaketa zelan egin ostean hasi dute manifestazioa, eta ondoren etorri da benetako lana, zuloak egin, eta zuhaitzak landatu dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa