Bergarako EH Bilduren eskutik, Dani Maeztu abokatuak hitzaldia eskainiko du martxoaren 20an Migel Altuna Institutuan (19:00), Güeñes-Itsaso tentsio altuko sarearen inguruan. Proiektuak Antzuolan, Elgetan eta Bergaran izango dituen ondorioez egingo du berba, besteak beste. "Herritarrek eta lurjabeek alegazioak egiteko ditugun epe oso justuez eta horietarako irizpideez galdetzeko aukera egongo da".
EH Bilduren arabera, Güeñes-Itsaso tentsio altuko –400 kilovaltio– sarearen "makro-proiektuarekin" aurrera egiteko pausoak ematen ari dira Red Electrica Española eta Madrilgo gobernua. Gaur egungo egoeraren berri eman, Euskal-Herri osoan eta bereziki Antzuolan, Bergaran eta Elgetan izango lituzkeen ondorioak ezagutarazteko antolatu dute hitzaldia.
Dani Maeztu, abokatua eta gaian aditua, izango da hizlaria. "Herritar eta eragindako lurjabeek alegazioak egiteko ditugun epe oso justuez eta hauek egiteko irizpideetaz galdetzeko aukera ere izango dugu", gaineratu dute.
Alegazioetarako aukera
Herritarrendako eredu bat ere sortu dute alegazioak aurkezteko; epea martxoaren 23ra artekoa da eta alegaziook udaletxean entrega daitezke.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak