Autobus batek su hartu du autobidean

Eneko Azkarate 2017ko mar. 16a, 13:47

Autobus batek su hartu du AP-1 autobidean, Arrasaten, Epeleko ordainlekutik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Motorrak hartu du sua, atzeko aldean, matxura baten ondorioz. 13:20ean gertatu da. Autobusean ez zihoan bidaiaririk, gidaria bakarrik zihoan eta berau ohartu da matxuraz, kamino bazterrean geratuz. Bergarako hegoaldearen eta Arrasateren artean, Gasteizeko noranzkoan itxita egon da autobidea. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira eta sua amatatu egin dute. Autobusa -atzerrikoa. portugaldarra- kiskalita geratu da, bide ertzean.

Erlazionatuak

Autobus bat su hartuta Arrasaten

Itziar Larrañaga Sarasola 2017 mar 16 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak