Bukatu da Debagoieneko taldearen lana Gipuzkoako herriartekoan

Mirari Altube Arrese 2017ko mar. 12a, 17:53

Bergarako Artatse elkartean jardun zuten bertsotan, atzo gauean, Debagoieneko taldeak eta Donostiako Aitziaren Gorraiziak. Epaileek azken horren bertsoa hautatu zuen garaile, eta Debagoieneko taldeak ez du aurrera egingo Gipuzkoako herriartekoan.

Oihana Arana eskoriatzarrak, Ane Zuazubiskar arrasatearrak eta Martin Berrizbeitia aretxabaletarrak jardun zuten bertsotan atzo, Debagoieneko taldean. Bertsorik onena ez zuten abestu epaileen esanetan, baina gustura geratu ziren egindako lanarekin: "Eta gure saioa publikoaren gustukoa ere izan zela esango genuke".

Gipuzkoako herriarteko taldekako bertsolari txapelketa otsailean hasi zen, eta lehen itzulia bukatutzat eman dute aste bukaeran izan diren norgehiagokekin. Debagoieneko taldeak aurrera egin ez arren pozik agertu dira kideak: "Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako eskolok elkarlanean jardun dugu, ez bakarrik bertsotan egiteko, baita gaiak jartzeko orduan eta epaile lanetan. Eta hori positiboa izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak