EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu dituen datuen arabera, behera egin du orokorrean langabezia tasak otsailean Debagoienean. Eskualdeko langabezia tasa orokorra %9,5ean kokatu da, urtarrileko datuekin alderatuta zerbait jaitsi dela ikus daiteke.
Herri gehienetan ere jaitsi dela ikus daiteke datuetan, Elgeta izanik gehien jaitsi den herria. Leintz-Gatzaga izan da portzentajetan gehien igo den herria eta Aramaio langabezia tasa baxuena duena. Hala ere, orokorrean nahiko datu antzerakoak daude urtarrilarekin alderatuta eta hurrengo hilabetetako bilakaera ikusi beharko da 2017ko tendentzia nolakoa izango den ikusteko.