UDAk garaipena, Mondrak berdinketa eta Aloña Mendik porrota, Ohorezko Erregionalean

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ots. 19a, 18:23

Gainera, Erregional Preferente mailan, Aretxabaletak 0-0 egin du Intxurren kontra, Mondrak 1-0 galdu du Urolaren aurka, eta Bergarak 1-2 irabazi du Beasainen, lidergoan sendo jarraitzeko.

Ohorezko erregional mailan, Mondrak 2-2 berdindu du Martuteneren aurka, sailkapeneko azkenaren aurka, Mojategin. Aloña Mendik, 3-0eko porrot mingarria jaso du Touring taldearen kontra, eta UDAk garaipen oso baliotsua eskuratu du Ibarran, Ostadarren kontra. Aretxabaletako taldeak 0-1ekoa irauli du, eta azken emaitza 4-1ekoa izan da.

Erregional preferente mailan, bestalde, Aretxabaletak puntu bakarra lortu du Intxurre taldearen aurka 0-0 egin ondoren. Mondraren bigarren taldeak 1-0 galdu du Urolaren kontra, eta Bergarak, liderrak, Beasain gainditu du norgehiagoka oso garrantzitsuan, etxetik kanpora (1-2).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak