goiena.eus

Gozatzeko zortzi milia, azkenak izan daitezke

  Kirola  Antzuola  Debagoiena

Domekan egingo dute Antzuolako 8 Miliak lasterketaren bosgarren edizioa, eta ikusteko dago azkena izango ote den. Lasterketa ostean hausnarketa prozesu bati ekingo diote antolatzaileek; domekara begira ez dago faborito nabarmenik.

 

Gozatzeko zortzi milia, azkenak izan daitezke
Iazko lasterketako irteera puntuan atleta guztiak; oilarrek berehala egin zuten aurrera. | Ikusi handiago | Argazki originala

"Domekarako ez dute eguraldi oso ona eman, baliteke euri apur bat egitea, baina basoan ibiltzeko giro ona egingo du, bai korrika egiteko eta baita lasterkariak animatzeko ere", adierazi dio GOIENAri Aritz Saidik aste barruan. Ibilbidean lokatza badago ere horrek ez ditu antolatzaileak ezustean harrapatuko, egutegiko lasterketa goiztiarrenetakoa izanda dagoeneko ohituta daude negu gogorrera. Hala, domekan 250 lagun inguru batuko dira Antzuolako plazan (10:30), irteera puntuan. Eta, lasterketak betiko formatuari eutsiko dio: Irimotik itzulia egingo duen lasterketa azkarra, 13 kilometro ingurukoa.  

Azkena, seguruenik 

Bost urte hauetan ibilbide polita egin du lasterketak, eta horren erakusle da dortsal guztiak 24 ordutan banatu dituztela. Tristea izango litzateke desagertzea, baina lana dago atzean, eta hori baino gehiago, ardurak hartu behar dira: "Labur esanda, hori da arazo handiena, lagun talde bat gara, eta probako erantzukizuna gure gain hartu behar dugu. Aseguru osoena dugu, baina halako lasterketetan beste erantzukizun batzuk ere izaten dira". Bada, gozatu, baliteke azkena izatea.

Jabi Etxanizek ateratako argazkiak:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa