Koop Fabrika programa lehen urratsak ematen

Xabi Gorostidi 2017ko ots. 15a, 15:50

Ekonomia eredu justuago eta jasangarriago bat sustatzeko formazioa programa da. Ekintzaileei, euren jarduna profesionalizatzea nahi duten elkarteei edo enpresa baten barruan proiektu berriak abiatu nahi dituztenei dago zuzenduta, eta aurten lehendabzikoz Gipuzkoako hiru eskualdetan garatuko da.

Berrekin, berregin programaren edizioa berritua da KoopFabrika. Gizarte sozialago eta justuago bat eraikitzea ipar hartuta aktibitate ekonomikoak sustatzeko formazioa emateko programa da, Lanki ikertegiak, OlatuKoop Sareak, Bagarak eta hainbat Udalek eta tokiko garapen agentziek lankidetzan antolatutakoa. Bagararen kasuan bere estrategiako ekonomia sozial eraldaltzaile ildoan txertatzen den programa da.

Ekintzaileei, euren aktibitatea profesionalizatu nahi duten elkarteei eta enpresa baten barruan proiektu berriak abiarazi nahi dituztenei dago zuzenduta.

Aurten berritasun bezala, Gipuzkoako hiru eskualde hauetan landuko dute: Debagoiena, Beterri-Buruntza eta Oarsoaldea. Guztira 40 lagunek hartuko dute parte, eta Debagoieneko kasuan 12 lagun eta 8 proiektuk egin dute bat programarekin. 

Formakuntza saioak eskualde bakoitzean bananduta egingo dituzte orokorrean, baina beste batzuetan hiru eskualdetako kide guztiek batuko dira. Honela azaldu Elena Herrarte antolatzaileak zein dinamika jarraituko duten: "Hemendik eta Aste Santura bitartean era intentsiboan arituko gara. Astean hiru goizetan elkartuko gara, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Saio batzuk teorikoak izango dira, eta gizarte aldaketa, krisi energetikoa, parte hartzearen paradigma bezalako jakintza orokorrak landuko ditugu. Beste saio batzuetan euren jarduna aurrera eramateko hainbat tresna tekniko emango dizkiegu".

Progaraman zehar hainbat bisita eta irtenaldi egingo dituzte, elkarte eta aditu interesgarrien esperientzietatik edateko asmoz. Gaur esaterako, Bartzelona hiriko Sants auzoko esperientzia kooperatiboa gertutik ezagutzeko aukera izango dute, La ciutat invisible kooperatibako Ivan Miróren bisitatekin. Bihar aldiz, urrutiraino joan  gabe, Arrasaten kokatzen den EMUN kooperatibaren jarduna eta eboluzioa landuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak